Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2006 urtean jaiotako ikasleen blogera:

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2022(e)ko otsailaren 17(a), osteguna

Zientzia astea

 Kaixo familia!

Aste honetan Zientzia Astea dugu eta honekin batera Goizane kimikalaria izan dugu eskolan. Hiru esperimentu egin genituen, denak etxean (izan ahal) ditugun elementuekin egin izan ahal genituen, ikusi nahi dituzue zeintzuk diren?





LEHENENGOA:

Plater batean esne osoa bota genuen eta ondoren hiru koloratzaile ezberdin bota genituen. Horrela esneak kolore ezberdinak hartu zituen, berdea, larrosa, laranja, urdina... Ondoren kotoi-zotz bat ontziak garbitzeko xaboi berdearekin buzti genuen eta plateraren erdian sartu genuen, eta ezetz asmatu zer gertatu zen? Esneak zituen kolore guztiak izkinetara mugitu ziren! 


                                        




BIGARRENA:

Kutxa batean edalontzi txiki batzuk ipini genituen. Ondoren edalontzi bakoitzean bikarbonato bota genuen. Bikarbonatoaren gainean edalontzi bakoitzean koloratzaile bat ipini genuen, eta ondoren Goizanek ozpina bota zuen hauen gainera, eta... boom! Bapatean koloretako bitsa ateratzen hasi zen eta ke apur bat ere bat! Asko asko gustatu zitzaigun esperimentu hau!















HIRUGARRENA:

Esperimentu honetan plastikozko poteak genituen, bertan boteilako ura bota genuen. Ondoren olioa bota behar genuen eta gure hipotesia ura eta olioa nahastu egingo zirela izan zen baina...Hara gure harridura! Ura eta olioa bi fasetan geratzen dira eta ez ziren nahastu! Ondoren koloratzailea bota genion eta koloratzaile tantak bi faseen artean geratzen ziren, pixka bat mugituz gero urarekin disolbatzen ziren baina olio geruza zeharkatu egiten zuen soilik, bertan ez ziren nahasten. Azkenik eferbeszente pastilak (paracetamol) bota genituen eta burbulaitxoak ateratzen ziren eta olioaren goiko aldean geratzen ziren.



























Pila bat gustatu zitzaigun egindako esperimentuak!