Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2006 urtean jaiotako ikasleen blogera:

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2022(e)ko martxoaren 25(a), ostirala

KORRIKARAKO PRESTATZEN

Kaixo familia!
Dakizuen bezala apirilaren 7an Korrika Txikia egingo dugu eskolan eta egun horretarako prestaketekin hasiak gara. 
Aste honetan Korrikako petoa sortzen ibili gara. Margotu, moztu, idatzi... Honez gain petoaren aurreko aldean hitz bat idatzi behar dugu, euskaraz gehien gustatzen zaigun hitza eta hitz desberdinak atera dira: Muxu, salto gela, maite zaitut, laztana, txoritxoa, tximeleta, txiribuelta, ura, txalupa, ezpaina, lorea, elurra, olagarroa... Hurrengo astean idatziko dugu guri gehien gustatzen zaigun hitza!!

Honez gain, datorren astean lekukoak margotzen hasiko gara eta beraz, SUKALDEKO PAPERAREN TUTUAK BEHAR DITUGU, batzuk ekarri ditugu baina oraindik ez ditugu nahiko, ea hurrengo astean zehar ekartzen ditugun eta denok lekukoa egiteko aukera daukagun!

Deskantsatu asteburua!


2022(e)ko martxoaren 17(a), osteguna

EMAKUME LANGILEEN EGUNAZ JARRAITUZ

Kaixo familia!
Gaurkoan Bakarne etorri zaigu eskolara, eskolako irakasle ohia eta Lurren amama da Bakarne. Bere txikitako eskolako kontuak kontatu dizkigu, non zegoen haien eskola, nora joaten ziren jolastera, zertara jolasten zuten, nola joaten ziren jantzita eskolara, non ikasi zuen batxilergoa... Ondoren bere irakasle bizitzako pasarteak kontatu dizkigu eta baita pila bat argazki erakutsi ere! Gure amatxo, aitatxo eta amamaren batzuk ere argazkietan agertzen ziren! 
Asko gustatu zaigu Bakarnek kontatu dizkigun kontuak eta gainera bukaeran oparitxo bat ekarri digu! Ezetz asmatu zer zen!

ESKERRIK ASKO BAKARNE!







 

2022(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

MARTXOAK 8- NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA

Kaixo familia!

Oraingoan Nazioarteko emakumeen egunerako landutakoa partekatzera gatoz zuekin!


Martxoaren 8aren aurretik ondoren ikusten duzuen murala landu genuen. Letrak margotu eta moztu egin genituen. Ondoren HH4ko ikasleei eman genien eta haiek mural honetan itsatsi zituzten eta murala beheko pasabidean jarri zuten.





Gainera, egunean bertan dominak margotu genituen eta atzean DENOK AHAL DUGU jartzen zuen. Zergatik uste duzue esaldi hori aukeratu genuela?


Gainera egun horretarako gure laguntxo batek bizkotxoa ekarri zuen eta gustora jan genuen. 



 

Bestalde, aurten egun horretarako gure etxeetako emakumeak hartu ditugu hizpide eta hitza eman diegu. Ostegunean (martxoak 17), Bakarne dator eskolara bere eskola garaiko kontuak kontatzera, bai ikasle bezala eta baita irakasle bezala ere. Bakarne etorriko dela aprobetxatuz, gure etxeetako emakumeen bizipenak eskatu genituen eta hortik bideo bat sortu dugu, klikatu hemen bideoa ikusteko. Espero dugu zuen gustokoa izatea, mila esker bideoan parte hartu duzuen guztioi, zuen ekarpenak biziki interesgarriak izan dira!


2022(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

GURE ZIRKUA


Kaixo familia!
Pasa den astean inauteriak ospatu genituen eskolan!
Horretarako bi aste aurretik apaingarriak eta gure mozorroak prestatzen ibili ginen.
Kateak egiteko, guraizeekin kartulina zatiak guraizeekin moztu, kateak kolore ezberdinekin lotu, celio ipini, neurriak adostu, pasabidea apaindu... 
GURE ZIRKOKO hizkiak apaintzeko material ezberdinak ibili genituen, txapak, kortxoak, artilea, makarroiak, gaileten papertxoak, gometsak, etab. Oso pozik geratu ginen emaitzarekin!
Gu konturatu gabe pila bat gauza landu genituen, neurri ezberdinak, motrizitate fina, hizkiak talde lana...

Egunean bertan itzel pasatu genuen! Goizean hamaiketako bezala opiltxoa txokolatearekin jan genuen goiko pasabidean. Goxo-goxoa zegoen! 
Eta arratsaldean... 
GURE ZIRKUA EGIN GENUEN! Oso ondo pasatu genuen, denetik izan genuen! Tiket saltzaileak, palomita saltzaileak, palomita kutxa, gizaki indartsuak, trapezistak, ekilibristak, tximuak, lehoiak, domatzaileak, bakeroak, ilusionista, mimoa, ume balak eta musikariak! Oso ondo pasatu genuen!

Gure irakasleek grabatu zuten bideoa baina arazo bat egon zen eta ez zen gorde, beraz ezin dugu partekatu, asko sentitzen dugu!
Hala ere hemen jartzen dizuegu argazkitxo batzuk!