Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2006 urtean jaiotako ikasleen blogera:

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2022(e)ko ekainaren 17(a), ostirala

Itziarrera irteera

 Kaixo familia!

Gaur Itziarrera joan gara oinez eta esan beharra dugu txapeldun batzuk garela! Bero handia egin du eta oinez igo gara bertara arte umorerik galdu gabe! 

Oso egun polita pasatu dugu. Bidean, baserri batekoek gerizpea eskeini dugute eta haiek egiten dituzten zukua eta ur hotza eskeini digute. Primeran egon gara eta gainera Vladislavek ekarri dituen gailetak jan ditugu bertan. 

Ondoren Itziarrera heldu eta bazkaldu egin dugu gerizpetan eta Lurren urtebetetzea ospatzeko bizkotxoa jan dugu postrerako. Ondoren Itziarko frontoira joan gara eta bertan dagoen rokodromoan jolastu dugu eta itzaletan gustora egon gara.


Ondoren bueltan jolastxo batzuk egin eta autobusera igo gara. 


Gaur Vladislaven azken eguna izan da eskolan, pena handia daukagu badoalako eta bere ere triste egon da. Oso pozik egon da gure eskolan eta lagun pila bat egin ditu, eskerrik asko guztiori bere partez, lagun handiak zarete! Guk ere faltan botako dugu Vladislav, espero egunen batean berriz ikustea. 





























































Ми теж будемо сумувати за Владиславом, сподіваємося, що колись ще побачимося.