Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2006 urtean jaiotako ikasleen blogera:

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2022(e)ko apirilaren 9(a), larunbata

OPOR AURREKO ASTEAN... KORRIKA!!!

Kaixo familia! Hemen gatoz opor aurreko astean landutakoaren berri ematera!
Aste honetan lekukoak bukatu ditugu. Horretarako eskatu genituen sukaldeko paperen tutuak erabili ditugu, koloreztatu, aurreko astean egindako zetazko paperak ipini, Korrikako logoa itsatsi, mezutxoa sartu... eta prest gure lekukoak!!







Ondoren, asteazkenean Korrika txiki-txikia egin genuen eskolan, HH 2, 3, 4 eta 5ekook, guk egindako petoak jantzi, lekukoak eskuan hartu eta gogoz astindu, pankartaren atzean jarri eta Korrika txiki-txikiari ekin genion!!


Ondoren, ostegunean Korrika txikia ospatu genuen Deban! HH5eko ikasleok Plaza zaharrean egon ginen lekukoaren zain eta bertan gure mailako bi ikaslek hartu zuten lekukoa! Zelako abiada hartu zuten! Ondoren udaletxeko plazara joan ginen eta udaletxeko balkoitik irakurritako mezuak entzun ostean Korrikako abestia dantzatu genuen. Bukatzeko, guraso elkartekoek egindako txokolate goxo eta beroa edan genuen, eskerrik asko!!!
Egun horretako bideo batzuk hemen dituzue ikusteko




Bideo gehiago Luzaro ikastetxeko web orrian daude nahi izanez gero! Hemen linka








Azkenik... Ostiralean, opor aurreko eguna zenez, gure tutoreek sorpresatxo bat eman ziguten eta HH5eko ikasle guztiok Psikomotrizitate saioa elkarrekin egin genuen! Oso gustora eta pozik ibili ginen denok elkarrekin!!


Eta hau dena kontatu ondoren... ONDO ONDO PASA OPORRAK GUZTIOK! DESKANTSATU (edo ez) ETA GOZATU!!!


2022(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

KORRIKA LANTZEN

Kaixo familia! 

 Pasa den asteko gure lantxoak erakustera gatoz oraingoan! 

 Aurreko astean petoan zein hitz idatziko genuen pentsatu genuen eta oraingoan hitz hori idatzi dugu, muxu, maite zaitut, kalapitxixe, barraskilo, amatxo, tximeleta, mendia, etab. luze bat 

 Horrez gain lekukoan jartzeko apaigarriak sortzen ere ibili gara. Gainera, lekuko barruan zein mezu idatziko genuen pentsatu dugu eta idatzi dugu, beraz korrika txiki egiten dugunean lekuko barruan mezutxo sekretu bat eramango dugu!! 

 Azkenik, irakasleek korrikako mapa egin zuten eta guk egun bakoitzean zein herritik zein herritara iritsiko den idatzi dugu, egun bakoitza kolore batez margotuz. Orain ikastolako frontoian ikus dezakezue, HH2koek oinak margotu dituzte, HH3koak Pirritx eta Porrotxen kartela egin zuten, HH4koek letrak margotu eta HH5ekook mapa egin dugu.

Ostiralean berri gehiagorekin etorriko gara!