Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2006 urtean jaiotako ikasleen blogera:

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2023(e)ko abenduaren 21(a), osteguna

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZUEGU

2. mailakoek ikastute hasiera polita izan dugu, irteerak, ekintza bereziak, bisitak... Orain gabonak datoz eta gabon zoriontsuak pasa dezazuen opa dizuegu.

Urte berri on! 



2023(e)ko abenduaren 4(a), astelehena

EUSKARA EGUNA

 Aurreko ostiralean eskolan Euskararen eguna ospatu genuen. Bertan ekintza pila egin genituen: ipuin kontaketa Mari Seararek eskutik, photocall-a, txapak, eskulanak, euskara jolasak... Hemen argazki batzuk:











2023(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

ALBAOLARA IRTEERA

 Kaixo familia,

Atzo, azaroak 29, 2. mailakoak Pasaian izan ginen Albaola itsas museoa bisitatzen. Hemen argazki batzuk:


Argazkiak




2023(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

2. MAILAKOAK AURTEN BARATZA EGITEN DUGU

 

Aurten baratza egiten hasi gara. Ostiral arratsaldetan, eskolako baratzean lan egingo dugu, lurra erein, garbitu eta barazki desberdinak landatuz. Urriko argazkiak jarraian ikusgai.






2023(e)ko urriaren 24(a), asteartea

LEKEITION GAUA PASATZEN

2. mailakoak ederto asko hasi dugu ikasturtea. Lekeition gaua pasatzen egon gara. Bertan, jarduera pila egin ditugu: arrauna, mendi buelta, balearen berri eman digute... eta ONENA, noski, diskoteka eta gaua.

Hurrengo loturan argazkiak.

https://photos.app.goo.gl/pzUVw4RgHqhm8Wih9

2023(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

2023(e)ko ekainaren 2(a), ostirala

BASONDORA IRTEERA

 Oraingoan Basondon ibili gara. Animalia bitxi asko ikusi eta beraietaz asko ezagutu dugu. Gustora ibili gara eta argazki pila atera ditugu:

https://photos.app.goo.gl/5tcQmsc2cZhDBWhM9

2023(e)ko apirilaren 21(a), ostirala

MUSIKA ESKOLAKOEN KONTZERTUA

 Apirilaren 20an, osteguna, musika eskolako banda Luzaroko txikiei kontzertu bat eskaintzera etorri zen. Primeran pasatu genuen. Argazkiak loturan klikatuta:

https://photos.app.goo.gl/eRr1kq6gjtuMAiRk7