Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2006 urtean jaiotako ikasleen blogera:

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2022(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena

HONDARTZA GARBITZEN

 Kaixo familia!

Gaurkoan hondartza garbitzen egon gara. Goizean, eskolara etorri eta topagunean gaurko egitekoari buruz hitz egin dugu: zer jaso behar genuen hondartzan eta zer ez, zeintzuk diren naturako elementuak eta zeintzuk gizakiak utzitakoak. 

Ondoren hondartzarantz joan gara eta balearen parean hamaiketakoa jan dugu. 

Gero, hondartza garbitzeari ekin diogu, eta bi poltsa oso bete ditugu zikinkeriz: latak, plastikoak, zigarro hondarrak, plastiko txikiak... 

Azkenik, Luzaro ikastetxeko ikasle guztiok argazki bat atera dugu eta bukatzeko gelako arduradunak balearen barruan batutako zikinkeriak sartu dituzte. 

Ongi pasatu dugu eta ohartu gara hondartza zein zikin geratzen den norberak bere zikinkeria eramaten ez badu. 














2022(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala

ASTE HONETAN...


 Kaixo familia!

Aste honetan ere maketarekin jarraitzen dugu. Gutxi falta zaigu bukatzeko, momentuz, hondartza, Sorgin etxe, alameda, eskola, zubia eta gustatuko litzaigukeen ur parkea ditugu eginak, oso pozik gaude nola geratzen ari den ikusiaz!




Gaur, ostirala, eskolara sartu aurretik jolas batzuk egin ditugu bi gelakook elkarrekin eta oso ondo pasatu dugu. Ondoren gelara igo eta LH 6ko ikasleak, Maitane, Maia, Miren eta Lore etorri dira eta  hiru ipuin kontatu dizkigute; "Nire lagunik onena munstro bat da", "Perez Sagutxoa" eta "Amona parapentean" eta oso gustora entzun ditugu!

























Aste honetan guk idatzitako ohartxo bat eraman dugu esanaz hurrengo ostiralean, ekainak 3 Urtzen baserrira irteera egingo dugula. Bertara oinez joan eta etorriko gara eta bakoitzak bere motxilan bere bazkaria eta ura eraman beharko du. Eroso etortzea gomendatzen dugu.









Azkenik aipatu astelehena, maiatzak 30, goizean zehar hondartza garbitzera joango garela eskola osoa. Ea zenbat zikin aurkitzen ditugun!



2022(e)ko maiatzaren 21(a), larunbata

MAKETAREKIN JARRAITZEN...

 Kaixo familia!

Hemen gatoz aste honetako gure lantxoen berri ematera!

Aste honetan Debako maketaren proiektuarekin jarraitzeaz gain, LGTBIQ+ fobiaren kontrako nazioarteko eguna izan zen eta egun horrekin bat egiteko HHn ipuin bat irakurri genuen eta ondoren ipuineko pertsonaia nagusiaren marrazkia sortu genuen. 

Astearte arratsaldean eguraldi ona egiten zuenez, belardira joan ginen eta gustora aritu ginen.

Gainerakoan proiekturarekin jarraitzen dugu eta aste honetan, gure eskola eta Sorginetxe egiten egon gara. Espero dugu zuen gustokoa izatea!














2022(e)ko maiatzaren 15(a), igandea

DEBAKO MAKETA SORTZEN

 Kaixo familia!

Aspaldi ez genizuela kontatzen zertan ari garen eskolan, izan ere burubelarri gabiltza gure lan berriarekin!

Duela aste batzuk "alkatearen" gutuna jaso genuen esanaz ea Debako maketa bat egiten lagunduko genion, bertan Deban ditugun eremuez gain, Deban zer falta dugun azaltzeko proposamena izan genuen. Guk orduan gure garunak lanean jarri eta pila bat proposamen egin genituen: ur parkea, atrakzio parkea, erraldoiak... 

Beraz, taldeak egin eta bakoitzak zer espazio diseinatu eta egingo zuen pentsatzen hasi ginen, ze material beharko genituen, ea eskolan ditugun edo ez, etxetik zer ekarri genezakeen, nola egingo dugun, maketan non kokatuko dugun, etab. luze bat. 

Aste honetan zehar ere lan honekin jarraituko dugu eta ea laster zuek ikusteko aukera daukazuen!