Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2006 urtean jaiotako ikasleen blogera:

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2022(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

MARTXOAK 8- NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA

Kaixo familia!

Oraingoan Nazioarteko emakumeen egunerako landutakoa partekatzera gatoz zuekin!


Martxoaren 8aren aurretik ondoren ikusten duzuen murala landu genuen. Letrak margotu eta moztu egin genituen. Ondoren HH4ko ikasleei eman genien eta haiek mural honetan itsatsi zituzten eta murala beheko pasabidean jarri zuten.





Gainera, egunean bertan dominak margotu genituen eta atzean DENOK AHAL DUGU jartzen zuen. Zergatik uste duzue esaldi hori aukeratu genuela?


Gainera egun horretarako gure laguntxo batek bizkotxoa ekarri zuen eta gustora jan genuen. 



 

Bestalde, aurten egun horretarako gure etxeetako emakumeak hartu ditugu hizpide eta hitza eman diegu. Ostegunean (martxoak 17), Bakarne dator eskolara bere eskola garaiko kontuak kontatzera, bai ikasle bezala eta baita irakasle bezala ere. Bakarne etorriko dela aprobetxatuz, gure etxeetako emakumeen bizipenak eskatu genituen eta hortik bideo bat sortu dugu, klikatu hemen bideoa ikusteko. Espero dugu zuen gustokoa izatea, mila esker bideoan parte hartu duzuen guztioi, zuen ekarpenak biziki interesgarriak izan dira!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina