Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2006 urtean jaiotako ikasleen blogera:

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2022(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala

ASTE HONETAN...


 Kaixo familia!

Aste honetan ere maketarekin jarraitzen dugu. Gutxi falta zaigu bukatzeko, momentuz, hondartza, Sorgin etxe, alameda, eskola, zubia eta gustatuko litzaigukeen ur parkea ditugu eginak, oso pozik gaude nola geratzen ari den ikusiaz!




Gaur, ostirala, eskolara sartu aurretik jolas batzuk egin ditugu bi gelakook elkarrekin eta oso ondo pasatu dugu. Ondoren gelara igo eta LH 6ko ikasleak, Maitane, Maia, Miren eta Lore etorri dira eta  hiru ipuin kontatu dizkigute; "Nire lagunik onena munstro bat da", "Perez Sagutxoa" eta "Amona parapentean" eta oso gustora entzun ditugu!

























Aste honetan guk idatzitako ohartxo bat eraman dugu esanaz hurrengo ostiralean, ekainak 3 Urtzen baserrira irteera egingo dugula. Bertara oinez joan eta etorriko gara eta bakoitzak bere motxilan bere bazkaria eta ura eraman beharko du. Eroso etortzea gomendatzen dugu.









Azkenik aipatu astelehena, maiatzak 30, goizean zehar hondartza garbitzera joango garela eskola osoa. Ea zenbat zikin aurkitzen ditugun!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina