Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2006 urtean jaiotako ikasleen blogera:

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2022(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena

HONDARTZA GARBITZEN

 Kaixo familia!

Gaurkoan hondartza garbitzen egon gara. Goizean, eskolara etorri eta topagunean gaurko egitekoari buruz hitz egin dugu: zer jaso behar genuen hondartzan eta zer ez, zeintzuk diren naturako elementuak eta zeintzuk gizakiak utzitakoak. 

Ondoren hondartzarantz joan gara eta balearen parean hamaiketakoa jan dugu. 

Gero, hondartza garbitzeari ekin diogu, eta bi poltsa oso bete ditugu zikinkeriz: latak, plastikoak, zigarro hondarrak, plastiko txikiak... 

Azkenik, Luzaro ikastetxeko ikasle guztiok argazki bat atera dugu eta bukatzeko gelako arduradunak balearen barruan batutako zikinkeriak sartu dituzte. 

Ongi pasatu dugu eta ohartu gara hondartza zein zikin geratzen den norberak bere zikinkeria eramaten ez badu. 














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina