Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2006 urtean jaiotako ikasleen blogera:

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2022(e)ko ekainaren 17(a), ostirala

Opor aurreko astea

 Kaixo familia!

Aste honetan egin dugunaren  berri ematera gatoz! Jada oporrak ate joka ditugu eta pixka bat nekatuta ere bagaude, baina gauza berriak egiten egon gara. 

Asteartean, goiko eskolara joan ginen eta bertan LH6ko ikasleek, haien esperientzia kontatu eta eskola erakutsi ziguten. Bertan gure gela zein izango den hurrengo ikasturtean, komunak, jangela, matematikako gela, musika gela, kirolerako espazioa eta patioa erakutsi ziguten. Egia esan asko gustatu zitzaigun eta ikusi genuen goiko eskolan ere geletan badituztela jolasak! Gainera Aratzen urtebetetzea zenez bertan jan genuen bizkotxoa!



























Horrez gain, aste honetan buztinarekin jolasean ibili gara eta oso gauza politak egin ditugu. Gainera, bidriera antzekoak ere egin ditugu eta buru belarri ibili gara lanean. 








Azkenik, etxetik albertxikoen hezurrak ekarri eta txifloak sortu nahian ibili gara. Ea hurrengo asterako lortzen ditugun egitea! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina