Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2006 urtean jaiotako ikasleen blogera:

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2022(e)ko ekainaren 2(a), osteguna

Maketa bukatuta

Kaixo familia!
Bukatu dugu jada maketa! Laster aurkezpentxo bat egingo dugu eta azalduko dizuegu zer egin dugun, nola, zein material erabili dugun...







Horrez gain, astearte arratsaldean belardira joan ginen eta gustora ibili ginen, hondarra zegoen guneak aurkitu eta dorreak, sumendiak, pastelak, etab. luze bat egiten ibili ginen. 

Bihar gogoratu Urtzen baserrira goazela, egun oso polita pasatuko dugulakoan gaude!
















 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina